EAEko Hezkuntza Legeak euskal kulturaren transmisioa berma dezan! Atxikimendu bilketa

EAEko Hezkuntza Legeak euskal kulturaren transmisioa berma dezan! Atxikimendu bilketa

EAErako Hezkuntza Lege berria apirilaren amaieran edo aurreraxeago erregistratuko da, antza, eta Gasteizko Legebiltzarrean eztabaida abiatzen den garairako, kultur eragileon artean egin dugun irakurketa kritikoaren aldeko atxikimenduak bildu nahi ditugu, aipatutako Legebiltzarreko eztabaida horretara euskal kulturaren transmisioaren eta kultur hezkuntzaren auziak eraman ahal izateko, ahalik eta babes handienarekin.

Euskal Editoreak eta Irudigileak Boloniako Haur eta Gazte Liburu Azokan egongo dira

EEE Boloniako Azokan

Euskal editoreak eta Irudigileak, martxoaren 6tik 9ra ospatuko den Italiako Bologna Children´s Book Fair Nazioarteko liburu azoka ospetsura doaz. Euskal Editoreen Elkartea, sektoreko beste hainbat erakundeekin batera, Gremio de Editores de Euskadi eta Irudigileen Elkartearekin, Basque.Books markaren aterkipean egongo dira Bolonian, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren laguntzari esker. Euskal liburuen presentzia nabarmena izango da aurten ere. […]

Euskal Editoreen Elkarteak LIT-UP proiektuarekin bat egin du

LIT-UP proiektua

Euskal Editoreen Elkarteak, Europako hizkuntza gutxituetako eta txikietako literaturak nazioko eta nazioarteko merkatuei arreta gehiago eskaintzeko eta nazioarteko sare iraunkor bat eraikitzeko, LIT-UP proiektuarekin bat egin du. Proiektuaren bazkideak Associació d’Editors del Pais Valenciá-ren gidaritzapean egingo dugu lan, AFUK (Frisia), Malinc (Eslovenia), Il Leone Verde (Italia), Krokodil (Serbia), Acentoline Comunicación (Granada), Goga (Eslovenia) etaEuskal Editoreen Elkartea […]

Xabier Lete, “Poema eta abesti guztiak”: 40 urteko lana 3 liburutan

Xabier Lete, "Poema eta abesti guztiak": 40 urteko lana 3 liburutan. Euskal Editoreen Elkartea

Xabier Lete kantautore eta poeta euskalduna orain dela 12 urte hil zen. Euskal Editoreen Elkarteko zenbait kide (Alberdania, Elkar, Erein, Pamiela eta Txalaparta hain zuzen) elkarlanean aritu dira artista honen lanak euskal irakurleei eskaintzeko. Alex Gurrutxaga eta Lourdes Otaegi, unibertsitateko irakasle eta Leteren obran adituak, izan dira lan hau aurrera eramateaz arduratu direnak. Izan ere, […]

Euskal Editoreen Elkarteak Frankfurt Azokan hainbat ekintzatan parte hartuko du

Euskal editoreak Frankfurteko Nazioarteko liburu azoka ospetsura doaz, urriaren 19tik 23ra. Euskal Editoreen Elkartea, sektoreko beste hainbat erakundeekin batera, Basque.Books markaren aterkipean egongo da Frankfurt liburu azokan. Euskal liburuen presentzia nabarmena izango da aurten, 10 euskal argitaletxek eman dute izena stand-ean erakusteko: Alberdania, Elkar, Erein, Grupo Comunicacion Loyola, Ibaizabal, Ikaselkar, Pamiela, Susa, Ttarttalo eta Txalaparta, […]

Literaturatik zinemara: 56. Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sariak eta sari berezia Arantxa Urretabizkaiarentzat

Arantxa Urretabizkia-uhezi

Literaturatik zinemara: 56. Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sariak banatu dira eta sari berezia eman diote Arantxa Urretabizkaiari, euskal liburugintzaren aldeko ibilbide trinkoa eta esanguratsua egitegatik. Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarien 56. edizioaren sari-banaketa ekitaldia Donostiako Antzoki Zaharrean egingo da 2022ko azaroaren 19an, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Bertan izango dira lehiaketaren lau kategorietako irabazleak saria jasotzen: Karmele […]