Prentsa-deialdia

Hezkuntza Legeak euskal kultur transmisioa berma dezan lan egiteko prest daude kultur eragileak Euskararen kulturgintzako eragileek agerraldia egingo dute ekainaren 16an Donostiako Oteizaren eskulturan EAEko Hezkuntza Lege berrian euskal kultur transmisioa berma dadin eskatzeko eta berau gara dadin laguntza eskaintzeko   2019ko urrian euskal kultur sorkuntzaren transmisioa hezkuntza arautuaren testuinguruan jorratzeko Sormenean hezi, kulturan bizi […]

«Hitzak Zaindari» erakusketa ibiltaria

Euskal Editoreen Elkartea - Hitzak zaindari

Euskal liburugintzaren eragileek, zaintzaren gaia ardatz hartuta sortutako ekimena. «Hitzak Zaindari, Literaturaren hitzak zaindari» kanpaina jarri dugu martxan EIZIEk, Euskal Editoreen Elkarteak, Euskal Idazleen Elkarteak eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak, Kutxa Fundazioaren laguntzarekin.  Gipuzkoan burutzen ari da, eta «zaintza» du ardatz. Euskal literaturako bost adituk euskal letretako 20 testu aukeratu dituzte kanpaina honetarako, […]

Ikastaroa: Nazioarteko liburu-eskubideen negoziazioa – gaztelaniaz

Irailaren 9ko goizean ikastaro telematikoa egingo dugu, gaztelaniaz. Gaia, Nazioarteko liburu-eskubideen negoziazioa izango da. Asterisc ajentzi literarioko kidea den Carlota Torrents-ek eskainiko du ikastaroa eta bi orduko iraupena izango du. Ikastaroaren datuak Eguna: irailak 9 Ordua: 10:00-12:00 Formatoa: telematikoa. Izena eman duten lagunek esteka jasoko dute. Hizkuntza: gaztelaniaz Izena emateko azken eguna: irailak 7 Prezioa: […]

Emanaldia: Zai(n)tzadan irakurketa musikatua

Irakurketa musikatua Nerea Loiola eta Imanol Epelderen eskutik, Hitzak Zaindari erakusketari amaiera emango dion emanaldia. Sinopsia: 2016ko urriaren 30ean ezkondu ziren Nerea Loiola Pikaza (Deba, 1985) eta Imanol Epelde Pagola (Zarautz, 1977). Egun hotza espero zuten. Arropa mauka-luzeak erosi zituzten, txamarra bero lodiak. Eta egun eguzkitsua suertatu zitzaien: Oihal arinekin eta argazki ederrekin ezkondu ziren. […]

«Hitzak Zaindari»; proiektua abiatu dute Euskal liburugintzaren katean lan egiten duten eragileek, zaintzaren gaia ardatz hartuta

Hitzak zaindari erakusketa Kutxa kulturrean

«Hitzak Zaindari, Literaturaren hitzak zaindari» kanpaina jarri dute martxan Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak, Euskal Editoreen Elkarteak, Euskal Idazleen Elkarteak eta Galtzagorri Elkarteak, Kutxa Fundazioaren laguntzarekin. Gipuzkoan egingo da, eta «zaintza» du ardatz. Euskal literaturako bost adituk euskal letretako 20 testu aukeratu ditzute kanpaina honetarako, zaintzaren hainbat ertz erakutsi nahian, hitzakzaindariak ere badirelako. Egitasmo […]

Susa argitalexea bazkide berria da

susa argitaletxearen logoa

1983 urtean jaio zen Susa argitalexea, aurretik, 1980an Donostian agertutako literatur aldizkari bat izan zen. Gaur egun, euskal literaturako erreferentea da.Editorea, Leire Lopez Ziluaga da. Beñat Sarasola Santamariak (2019). “Susa argitaletxearen (1983- ) soslaia” egin zuen, In MHLI-Memoria Historikoa Literatur Iberiarretan.