Guztira, 10 euskal argitaletxek hartuko dute parte apirilaren 1etik 4ra ospatuko den Boloniako Haur eta Gazteen Nazioarteko Liburu Azokaren 56. edizioan (Stand 29 D 14). Liburuaren profesionalak bilduko dira azoka honetan, azken argitalpen joerak ezagutzera eta liburu eskubideen salerosketak egitera.
Euskal Editoreen Elkarteak, stand kolektiboa antolatu du euskal argitaletxeen liburu erakusketarako eta laneko bilerak antolatu ahal izateko.
Alberdania, A fin de cuentos, Ediciones Fortuna, Elkar, Erein, Fulgencio Pimentel, Ibaizabal, Mezulari, Pamiela eta Ttarttalo argitaletxeek, Euskal Editoreen Elkartearen laguntza izango dute, bisitariei informazioa, eta, Etxepare Institutoaren itzulpenetarako laguntzen berri emateko.
Suitza izango da aurten ohorezko herri gonbidatua eta horregatik erakusketa berezia egingo du.
Azokak aurreikusten dituen datuen artean, 1300 erakusle, 100 herrialde eta 27.000 bisitari espero dira.