Euskal Editoreen Elkartea Boloniako Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Azokara itzuliko da

Nazioarteko Haur eta Gazte liburuaren Azoka bueltan dago, eta Euskal Editoreen Elkartea bertan  egongo da. 59. edizioa ospatzen da aurten, eta martxoaren 21ean hasi eta 24ean bukatuko da. Urtero bezala, azoka hau Boloniako hirian ospatzen da.

 

Pandemia dela eta 2 urteko etena sufritu izan du azokak, baina aurten gogotsu bueltatuko da. Euskal Editoreen Elkartea bertan egongo da, Euskal Herriko 11 argitaletxerekin batera. Stand bat egongo da bertan, Basque.Books stand-a, eta Euskadiko Editoreekin eta Euskal Irudigileekin partekatuko dute.

Zein liburu eramango diren ikusi nahi izatekotan, hemen doakizu esteka.