2025eko Boloniako azoka profesionalera goaz, martxoaren 31tik apirilaren 3ra.
Aurten 62. edizioa ospatuko da, eta azokak 90 herrialdetatik etorritako 1500 erakusle izango ditu. Estonia izango da herri gonbidatua.
Euskal Editoreen Elkartean, stand kolektibo batean gure produkzioa erakusteko prestatu gara, Gremio de Editores de Euskadi eta Irudigileen Elkartearekin batera, Basque.Books. markaren aterkipean.
29 E17 standean aurkituko gaituzte, 32m2 izango ditu, eta bertan 11 argitaletxeen liburuak erakutsiko dira aurten. Gainera, bilerak antolatzeko mahaiak jarriko dira. Beste espazio batean, euskal irudigileen erakusketa atonduko da.
Euskal Editoreen Elkarteak bi helburu lortu nahi ditu, euskal editoreentzat nazioarteko merkaturako sarbidea erraztea, eta euskal liburuaren marka sustatzea.
Ongi etorri Basque.Books.espaziora!