“Liburu bat egingo dut” tailerra euskal liburutegiei eta eskolei zabalduko da aurten

Liburu bat egin nahi dut

Euskal Editoreen Elkarteak liburugintza umeei hurbildu nahi die. Horregatik, urtero tailer bat eskaintzen diegu: “Liburu bat egingo dut”. 

Tailer hauetan umeek liburu baten bidai osoa ikusteko eta bizitzeko aukera izango dute: idazlearen ideia/obra ezagutzetik, irakurleak liburua irakurri arte. 

Euskal Herriko liburutegi eta eskoletara zabaldu nahi dugu esperientzia bakar eta berezi hau, lehen hezkuntzako 4. eta 5. mailako ume euskaldun guztiek editoreen lana ezagutzeko eta balioan jartzeko

Gainera, haurrek luzea eta aberasgarria den prozesu honetan asko ikasteko aukera izango dute. 

Aurtengo ediziorako bideo bat prestatu dugu, aurrerago ikusi dezakezuena: