Xabier Lete kantautore eta poeta euskalduna orain dela 12 urte hil zen. Euskal Editoreen Elkarteko zenbait kide (Alberdania, Elkar, Erein, Pamiela eta Txalaparta hain zuzen) elkarlanean aritu dira artista honen lanak euskal irakurleei eskaintzeko.
Alex Gurrutxaga eta Lourdes Otaegi, unibertsitateko irakasle eta Leteren obran adituak, izan dira lan hau aurrera eramateaz arduratu direnak. Izan ere, Xabier Lete Fondoa izan dute euren esku, eta Leteren 40 urtetako lana hiru liburutan kondentsatu ahal izan dute.
Lehen liburukian Xabier Leteren gazte garaiko poesia aurkitu daiteke; Bigarrenean, isilaldi luze baten ostean, Leteren helduaroko poesiagintza biltzen da; eta, hirugarrenean han-hemenka argitaraturiko poesia eta argitaratu ez zituen zenbait lan aurkitu daitezke.