Euskal Editoreen Elkarteak KROKODIL Literatur Jaialdian parte hartuko du, Belgradon (Serbia) ekainaren 21ean eta 22an.

Hara joango dira Pamiela eta Txalapartako editoreak, Garazi Arrula eta Lander Majuelo Elkartearen koordinatzailearekin batera,. Euskal Editoreen Elkartea parte hartzen ari den, Lit-Up Europako proiektuari esker. KROKODIL elkarteak, Lit-Up proiektuaren patzurgoko kideak, urtero antolatzen du KROKODIL Literatur Jaialdia. Jaialdia elkarrizketa, adiskidetzea eta lotura hautsiak berreraikitzea sustatzeko eskualdeko ekitaldi gisa sortu zen, batez ere Mendebaldeko Balkanetako […]

Euskal Editoreak eta Irudigileak Boloniako Haur eta Gazte Liburu Azokan

Bologna Children’s BookFair,www.bolognachildrensbookfair.com Nazioarteko liburu azoka ospetsuaren 61. edizioa ospatuko da aurten. Euskal Editoreen Elkartea, sektoreko beste hainbat erakundeekin batera, Euskadiko Editoreen Gremioarekin eta  Euskal Irudigileen Elkartearekin, Basque.Books. markaren aterkipean egongo dira Bolonian, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren laguntzari esker. Euskadiko liburuen presentzia nabarmena izango da. 11 argitaletxeen liburuak stand-ean erakutsiko dira: A fin de cuentos, […]

Lit-Up proiektuaren “Atzerriko eskubideen kudeaketa” ikastaroa martxoaren 1etik aurrera

Lit-Up proiektu europarrak “Atzerriko eskubideen kudeaketa” ikastaroaren hirugarren moduluan parte hartzeko epea ireki berri dugu. Martxoaren 1ean hasiko da ikastaroa, eta ingelesez eta doakoa izango da. Bertan baliagarriak izango diren material asko aurkituko dituzu: irakurketak (artikuluak), akordio-ereduak, autoreen, eragileen, ilustratzaileen, itzultzaileen eta editoreen gogoetak, ohiko galderak eta teknologia berriei eta atzerriko eskubideei   buruzko mahai-ingurua. […]

Jorge Gimenez Bech, “editorea” hil da

Jorge-Gimenez-Bech

Jorge Gimenez Bech, “editorea” hil da. Editorea, idazlea eta itzultzailea. Euskal Editoreen Elkarteko familia, 14 urtez gure presidentea izan baitzen. Sutsu egin zuen lan elkartean, euskal liburuaren ordezkaritza lanetan, euskal liburugintzaren defentsan. Alberdania argitaletxea sortu zuen 1993ean eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Ikerketako zuzendaria izan zen 2013 eta 2017 artean. Gure doluminak familia, lagun eta hurbilekoei eta besarkada […]

Irun Hiriko Kutxa Literatura Sariak “Euskal Liburugintzaren alde Ibilbidea” 2023

Jose_Angel_Irigaray

Aurtengo Kutxa Literatura Sarietan, euskal liburugintzaren alde ibilbide trinkoa eta esanguratsua egin duen pertsona bat saritu nahi izan dugu. Horretarako, epaimahai bat osatu zen, euskal liburugintza sektorea ordezkatzen duten lau elkarteek osatua, hots: -Euskal Editoreen Elkartea (EEE) -Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea (EIZIE) -Euskal Idazleen Elkartea (EIE) eta -Galtzagorri, Euskal Haur eta Gazte Literatura […]

Meet Me at the Lighthouse literatur jaialdia “Literatura, natura, identitatea”

https://mmatl.nl/

Euskal Editoreen Elkarteak Europako Lit-Up proiektuaren baitan, Frisiako Schiermonnikoog uharte magikoan, Meet Me at the Lighthouse literatur jaialdian parte hartzeko aukera izango du, 2023ko azaroaren 9 eta 10ean.  Elkarteak, Euskal Idazleen Elkartearekin kolaborazioan, Ixiar Rozas idazlea gonbidatu du festibalera, euskal literaturaren ordezkari moduan.  Title: Small languages, big stories Ixiar Rozas-ekin batera, Paco Inclan valentziarra eta […]

Euskal Editoreen Elkarteak Frankfurteko Liburu Azokan eta Esloveniako stand-ean mahai-inguru batean parte hartuko du

Euskal Editoreen Elkartea Frankfurter Buchmessen

Euskal Editoreen Elkartea Frankfurteko Liburu Azokan izango da, Frankfurter Buchmessen, urriaren 18tik 22ra. Aurten, azokaren 75. urteurrena ospatzen da, eta liburugintzaren sektorea osatzen duten sektore guztientzako plataforma komertzial handiena da. Bertan, editoreak, liburu-saltzaileak, banatzaileak, grafikoak, agente literarioak, ilustratzaileak, egileak, itzultzaileak, inprimatzaileak eta argitalpen-munduko bitartekariak biltzen dira. 7.000 erakusketari eta 300.000 bisitari inguru hartzen ditu. Erakusketarien […]

Literaturarekin bakarrik ikasten dena. Meettok Fundazioak sustatutako literaturaren aldeko Manifestua

Meettok Fundazioa: Literaturaren aldeko manifestua

Garai nahasiotan, gure burua galdurik sentitzen dugunean ere, literaturak koordenada batzuk ematen dizkigu beti. Anne Frankek oso garbi esan zuen: “Pertsona askeak nekez jabetuko dira inoiz liburuek zer esanahi duten giltzapean bizi garenontzat”.  Ispilu aurrean jarri eta galdera egiten digu literaturak: “Aske al gara?”.  Zerbait gertatzen da zure gorputzean Homero irakurtzen duzunean. Aspaldiko egia batek […]

Ekoedizio ikastaroa irailaren 20ean

Euskal Editoreen Elkarteak ekoedizio ikastaroa antolatu du ekainaren 28rako.

Ekoedizioa, argitalepenak kudeatzeko modu berritzaile bat da, liburuaren sostengarritasuna, hau da, argitalpenen ingurumen-inpaktua, adostasuna ezarriz kalkulatzea, minimizatzea eta komunikatzea liburuaren ekosistema osoan.