“Liburu bat egingo dut” tailerra euskal liburutegiei eta eskolei zabalduko da aurten

Euskal Editoreen Elkarteak liburugintza umeei hurbildu nahi die. Horregatik, urtero tailer bat eskaintzen diegu: “Liburu bat egingo dut”. Tailer hauetan umeek liburu baten bidai osoa ikusteko eta bizitzeko aukera izango dute: idazlearen ideia/obra ezagutzetik, irakurleak liburua irakurri arte. Euskal Herriko liburutegi eta eskoletara zabaldu nahi dugu esperientzia bakar eta berezi hau, lehen hezkuntzako 4. eta […]
Euskarazko kulturgintzaren transmisioa bermatuko duen legea eskatzeko Euskararen kulturgintzako eragileek agerraldi bat egin dute

Azken hamarkadetan kultur sorkuntza zabaltzeko, transmititzeko eta gizarteratzeko moduak eraldatu egin dira: sorkuntza-testuinguru berriak sortu dira, kultur industrian eraldaketak gertatu dira, kazetaritzaren parametroak aldatu dira, hezkuntza arautuan pedagogiak berritu dira, kultur sorkuntzaren berariazko irakaskuntza murriztu da, kultur kritikaren ekarpenak sakabanatu dira, eta abar. Paradigma aldaketa honen baitan eta azken urteotako inkesta zein azterketek erakutsi dutenez, […]
Prentsa-deialdia
Hezkuntza Legeak euskal kultur transmisioa berma dezan lan egiteko prest daude kultur eragileak Euskararen kulturgintzako eragileek agerraldia egingo dute ekainaren 16an Donostiako Oteizaren eskulturan EAEko Hezkuntza Lege berrian euskal kultur transmisioa berma dadin eskatzeko eta berau gara dadin laguntza eskaintzeko 2019ko urrian euskal kultur sorkuntzaren transmisioa hezkuntza arautuaren testuinguruan jorratzeko Sormenean hezi, kulturan bizi […]
Euskal Editoreen Elkartea Boloniako Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Azokara itzuliko da

Nazioarteko Haur eta Gazte liburuaren Azoka bueltan dago, eta Euskal Editoreen Elkartea bertan egongo da. 59. edizioa ospatzen da aurten, eta martxoaren 21ean hasi eta 24ean bukatuko da. Urtero bezala, azoka hau Boloniako hirian ospatzen da. Pandemia dela eta 2 urteko etena sufritu izan du azokak, baina aurten gogotsu bueltatuko da. Euskal Editoreen Elkartea […]
Euskal Editoreen Elkarteko zuzendaritza talde berria osatu da

Euskal Editoreen Elkarteak Batzar Nagusia egin du gaur eta zuzendaritza talde berria osatu da. Emakumez osatutako taldea da.
«Hitzak Zaindari» erakusketa ibiltariaren azken geltokiak

«Hitzak Zaindari» erakusketa ibiltariaren azken geltokiak dira hauek. Erakusketa bukatzeko musika emanaldia egongo da.
«Hitzak Zaindari» erakusketa ibiltaria

Euskal liburugintzaren eragileek, zaintzaren gaia ardatz hartuta sortutako ekimena. «Hitzak Zaindari, Literaturaren hitzak zaindari» kanpaina jarri dugu martxan EIZIEk, Euskal Editoreen Elkarteak, Euskal Idazleen Elkarteak eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak, Kutxa Fundazioaren laguntzarekin. Gipuzkoan burutzen ari da, eta «zaintza» du ardatz. Euskal literaturako bost adituk euskal letretako 20 testu aukeratu dituzte kanpaina honetarako, […]
Ikastaroa: Nazioarteko liburu-eskubideen negoziazioa – gaztelaniaz

Irailaren 9ko goizean ikastaro telematikoa egingo dugu, gaztelaniaz. Gaia, Nazioarteko liburu-eskubideen negoziazioa izango da. Asterisc ajentzi literarioko kidea den Carlota Torrents-ek eskainiko du ikastaroa eta bi orduko iraupena izango du. Ikastaroaren datuak Eguna: irailak 9 Ordua: 10:00-12:00 Formatoa: telematikoa. Izena eman duten lagunek esteka jasoko dute. Hizkuntza: gaztelaniaz Izena emateko azken eguna: irailak 7 Prezioa: […]
Emanaldia: Zai(n)tzadan irakurketa musikatua

Irakurketa musikatua Nerea Loiola eta Imanol Epelderen eskutik, Hitzak Zaindari erakusketari amaiera emango dion emanaldia. Sinopsia: 2016ko urriaren 30ean ezkondu ziren Nerea Loiola Pikaza (Deba, 1985) eta Imanol Epelde Pagola (Zarautz, 1977). Egun hotza espero zuten. Arropa mauka-luzeak erosi zituzten, txamarra bero lodiak. Eta egun eguzkitsua suertatu zitzaien: Oihal arinekin eta argazki ederrekin ezkondu ziren. […]