Uztailaren 4tik 12ra, Donostiako Gipuzkoa Plazan ospatuko da kaleko Liburu Azokaren 45. edizioa. Honako ordutegian: 11:00etatik 14:00etara, eta, 17:00etatik 21:00etara.
Argitaletxeen, liburu-denden eta instituzioen liburu nobedadeak izango dira salgai, %10eko deskontuarekin.
Gainera, umeentzak tailerrak eta ipunkontalariak esainiko dira.
Berriz, Liburutegi Nagusiko San Jeronimo aretoan hainbat ekitaldi (prentsaurrekoak eta topaketak egileekin) egingo dira:
Uztailak 3, ostirala, 11:15ean, Xatur satorra / Top el topo bilduma, Beatriz Yubero eta Amaia Arrieta. Erein argitaletxearen prentsaurrekoa.
Uztailak 6, astelehena, 11:00etan, Sano erradikal, Isa Díaz. Alberdania argitaletxearen prentsaurrekoa.
Uztailak 7, asteartea, 11:00etan, Zaharkitze programatua, Eva Pérez-Pons. Erein argitaletxearen prentsaurrekoa.
Uztailak 8, 11:00etan, Donostia rebelde, Miguel Usabiaga. Prentsaurrekoa.
Uztailak 9, osteguna, 11:00etan, Isiltasunaz haratago, Joxe Angel Irigarai, Pamiela argitaletxearen prentsaurrekoa.
Uztailak 9, 12:00etan, Aro beilegia, Lizar Begoña Madariaga, Balea Zuria argitaletxearen prentsaurrekoa.
Uztailak 9, 18:00etan, La estrella de quince puntas, Noelia Lorenzo eta Javier Sagastiberri. Erein argitaletxearen ekitaldia.
Uztailak 9, 19:00etan, Matones, Bingen Amadoz. Pamiela argitaletxearen ekitaldia.
Uztailak 10, ostirala, 12:00etan, Izurria, Slavoj Zizek. Itzultzailea: Danele Sarriugarte. Txalaparta argitaletxearen prentsaurrekoa.