Donostiako Liburudenden eta banatzaileen nobedadeek Gipuzkoa plaza hartuko dute egunotan. Euskal Editoreen Elkartearen eta Gremio de Editores de Euskadiren laguntzaz, Euskadiko Liburu Ganbarak antolaturiko azoka honek 42 urte beteko ditu aurten, eta, Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostia Kulturaren ezinbesteko babesa jasoko du.