EAEko Hezkuntza Legeak euskal kulturaren transmisioa berma dezan! Atxikimendu bilketa

EAEko Hezkuntza Legeak euskal kulturaren transmisioa berma dezan! Atxikimendu bilketa
EAErako Hezkuntza Lege berria apirilaren amaieran edo aurreraxeago erregistratuko da, antza, eta Gasteizko Legebiltzarrean eztabaida abiatzen den garairako, kultur eragileon artean egin dugun irakurketa kritikoaren aldeko atxikimenduak bildu nahi ditugu, aipatutako Legebiltzarreko eztabaida horretara euskal kulturaren transmisioaren eta kultur hezkuntzaren auziak eraman ahal izateko, ahalik eta babes handienarekin.

Hainbat kultur eragilek eta kolektibok EAEko Hezkuntza Legearen aurreproiektua aztertu, eta, euskal kulturaren transmisioa ardatz hartuta, irakurketa kritikoa egin genuen iaz, baita irakurketa hori elkarrekin publiko egin ere (2022ko ekainaren 15ean eta abenduaren 10ean).

Arabarako, Bizkairako eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria apirilaren amaieran edo aurreraxeago erregistratuko da, antza, eta Gasteizko Legebiltzarrean eztabaida abiatzen den garairako, kultur eragileon artean egin dugun irakurketa kritikoaren aldeko atxikimenduak bildu nahi ditugu, aipatutako Legebiltzarreko eztabaida horretara euskal kulturaren transmisioaren eta kultur hezkuntzaren auziak eraman ahal izateko, ahalik eta babes handienarekin.

www.kulturgintzan.eus gunean duzu irakurketa kritiko hori, baita eginiko agerraldien zein elkarrizketa batzuen berri ere. Irakurketa eta kokapen horrekin bat egingo bazenu, atxikimendua emateko aukera ere baduzu gune horretan bertan.

Gure irakurketarekin bat egin dezakeen sortzaile, kulturgile, hezitzaile, hezigune, irakasle edo herritarrik ezagutuko bazenu, eskertuko genizuke atxikimendu kanpainaren berri ematea.

Kanpaina horren berri emateko bideo labur bat ere sortu dugu: