Euskal Editoreen Elkarteak, Europako Lit-Up nazioarteko kongresua eta Editoreen Galeusca antolatuko du Donostian, ekainaren 10, 11 eta 12an.
Lit-Up, Europar proiektu bat da, Europar Batasunak, Europa Creativaren bidez lagundutakoa. Associacio d’Editorials del Pais Valenciá-k (AEPV) koordinatzaile rola jokatzen ari da eta Euskal Editoreen Elkartea bazkide moduan parte hartzen ari da, hiru urte eta erdiko iraupena izango duen ekintza honetan. Aurten, 2025ean, amaiera emango diogu.
Lit-Up-en helburua, hizkuntza handien eta globalizatzaileen aurrean, literaturaren bitartez, partnerren artean hizkuntzen berdintasuna bultzatzeko estrategiak zehaztea da.
Lit-Up partzuergoko kide dira:
Associacio d’Editorials del Pais Valenciá AEPV, Euskal Editoreen Elkartea(EEE), Afuk (Frisiaren sustapen erakundea), Malinc argitaletxea (Eslovenia), Il Leone verde argitaletxea (Italia), Krokodil Literatur Festibala (Serbia), Goga, argitaletxea eta liburudenda (Eslovenia) eta Acentoline Comunicación (Granada).
Editoreen Galeusca
Euskarazko, katalanezko eta galizierazko liburuak argitaratzen dituzten argitaletxeetako bilkura da Editoreen Galeusca. Nazio eleanitzetan dugun liburugintzari buruzko politikak aztertu, konparatu eta elkarri laguntzeko helburuarekin sortua.
Galeuscako kide dira:
Asociación Galega de Editoras (AGE), Associació d’Editores en Llengua Catalana (AELLC), Associació d’Editorials del Pais Valencia (AEPV) eta Euskal Editoreen Elkartea (EEE).
Programa
Ekainak 10 – Euskaltzaindiaren egoitzan
15:30 Galeusca- bilera jardunaldia
– Larrialdi linguistikoaren manifestuaren irakurketa.
– Euskarazko, katalanezko eta galegozko liburuen salmenten desoreka
gaztelerazko salmentekin alderatura. Solasaldia
-Editore Elkarteen proposamenak liburuaren irakurketa eta salmenta sustatzeko.
20:00 Lit-Up taldeari ongietorria eta afaria Gastronomika elkartean, Alde
Zaharrean.
Ekainak 11 – Aquarium
Goizeko saioa
09:30 – Akreditazioak eta itzulpenetarako materialak jasotzea.
10:00 – Aurkezpena:
– Galeusca eta Lit-Up proiektuen aurkezpena.
– Lit-Up eta Galeusca hizkuntzatako argitalpen-ekoizpenaren datu
estatistikoak.
10:30 – Mahai-ingurua
Moderatzailea: Barbara Pregelj, Malinc, Eslovenia
Gaiak:
– Zergatik argitaratu hizkuntza murriztuetan idazten duten egileak?
12:30 – Mahai-ingurua
Moderatzailea: Mirjam Vellinga, Afuk, Herbehereak, Frisia.
Gaiak:
– Esperientziak eta lankidetzarako aukerak nazioarte mailan.
Arratsaldeko saioa
16:00 – Mahai-ingurua
Moderatzailea: Euskal Editoreen Elkartea
Gaiak:
– “Politika publikoak: hizkuntza txikiko argitalpengintzak zer behar du
aurrera egiteko”
18:00 – Kongresuaren Ondorioak Itziar Ugarte kazetariaren eskutik.
Ekainak 12 – San Telmo museoa
09:00 – Lit-Up kontsortzio teknikoaren bilera.
11:00-13:00 – Editoredromoa: B2B saioa argitaletxeentzat.