Gaztetan herritik alde egin zuen mutila aita arrantzalearen hil hurreneko ohe ondora itzuli da, eta horrek oroitzapen olatu bat piztuko du, arrangura eta gaitzespen isilen erresakarekin; Genevan nazioarteko erakunde batean lanpostu irrikatua lortu ondoren, alokairuan hartu duen apartamentuan aurreko maizterrak utzitako arrastoei kateaturik geratuko da beste protagonista bat, jakin-mina obsesio bilakatu arte. Laurogei urteak pasatuta, Mediterraneoan udako etxea saltzera doa Mila, seme-alabei entzungor eginez bera bakarrik, eta era guztietako bizipenak eta sentipenak izango ditu bidaian.
Behatzaile eta sentiberak dira Itziar Otegiren lehen ipuin-bilduma honetako istorioak, Kutxa Fundazioa Donostia Literatura saria irabazi dutenak. Garai bateko amets eta ondoko dezepzioez ari zaigu, ez hemengo ez hango sentitzeaz, edertasun atzemanezinaz, besteekiko konexio-une iheskorrez, denboraren igarotze geldiezinaz… Hori dena kontakizun biribil, hizkera aberats eta doi, estilo sotil bezain delikatu batekin.
La editorial Elkar nació en 1975 con objeto de promocionar la cultura vas- ca. En todo este tiempo, ha desarrollado una intensa actividad discográfica y editorial, por un lado, publicando, la obra literaria y musical de escritores y músicos. Y, por otro, colaborando en cubrir las lagunas y necesidades de nuestra cultura. En la actualidad, gracias a la labor desarrollada en este tiem- po, Elkar cuenta en su catálogo con más de 2.500 referencias.