Elkartearen 25.urteurrena

1984an, hainbat euskal editorek Euskal Editoreen Elkartea sortu zuten, eta "euskararen onerako eta Euskadiren ohorerako elkartu ziren Durango azokan. 25 urte geroago, 2009ko abenduan, aitzindari haiekin ospatuko dugu elkartearen 25.urteurrena, abenduaren 8an, Durangoko Gran Hotelean.

1984an, hainbat euskal editorek Euskal Editoreen Elkartea sortu zuten, eta “euskararen onerako eta Euskadiren ohorerako elkartu ziren Durango azokan. 25 urte geroago, 2009ko abenduan, aitzindari haiekin ospatuko dugu elkartearen 25.urteurrena, abenduaren 8an, Durangoko Gran Hotelean.

Elkarteko sortzaile eta presidente ohiekin, bazkari berezia egingo da eta oroigarri gisa “Lingua Vasconum Primitiae”ren faksimila jasoko dute.
Aitzindari omenduak:
Fermin Iraolagoitia
Julen Lizundia
Joxe Mari Sors
Joakin Berasategi
Enrike Aierbe
Luis Haranburu