Emanaldia: Zai(n)tzadan irakurketa musikatua

Irakurketa musikatua Nerea Loiola eta Imanol Epelderen eskutik, Hitzak Zaindari erakusketari amaiera emango dion emanaldia.

Sinopsia: 2016ko urriaren 30ean ezkondu ziren Nerea Loiola Pikaza (Deba, 1985) eta Imanol Epelde Pagola (Zarautz, 1977). Egun hotza espero zuten. Arropa mauka-luzeak erosi zituzten, txamarra bero lodiak. Eta egun eguzkitsua suertatu zitzaien: Oihal arinekin eta argazki ederrekin ezkondu ziren. Ordutik, elkar zaintzen dute. Elkar zaintzen dute? Elkar maite? Behar bezainbeste maite dute elkar? Zer da maitatzea zaintzea ez bada? Eta maite eta zaintzen dituzte izeba jubilatuak, guraso eroriak, bizilagunak? Eta umeak? Umeak bai, ezta? Umeekin errazagoa da dena.

Honelako galderak egingo dizkiote elkarri ezkontideek kantu, erakusketako testu eta irudiak umorez konbinatuz. Bikote ezkondu batek inoiz egin duen jendaurreko tragikomikoena.

Informazioa:

Eguna: 2021/09/02
Ordutegia: 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Terraza (Tabakalera, 4. solairua)
DOAN. GONBIDAPENA

Aforo mugatua | Eguraldia txarra bada barruan egingo da ekitaldia

Eserlekua gordetzeko deitu mesedez 943 251919 telefonora (astelehenetik ostiralera 8:30-13:30 | 16:00-20:00)