Eskubide digitalak eta jabego intelektuala

Ikastaro profesionala antolatu dugu abenduaren 13rako. Esther Franch, edizio munduan esperientzia handia duen emakumea izango da edukien arduraduna. Hau guztia, Gipuzkoako Ganbaran izango da, goizeko 9,30etatik 13,30etara. Inskripzioa elkartean nahitanahiezkoa da.

IKASTAROA

Eskubide digitalak eta jabego intelektuala

Donostia, 2013ko abenduak 13

Esther Franch-ek esperientzia handia du edizio-munduan, nazioartean betiere (egile- eta esportazio-eskubideen kudeaketan), eta Ameriketako Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan lan egin izan du, besteak beste.
Beascoa argitaletxean lan egin du eta, gaur egun, egile-eskubideen arduraduna da Larousse argitaletxean, eta jabetza intelektualari buruzko irakasgaiko irakaslea Alcalako Unibertsitateko Edizio Masterrean, Editrain-IPECCen.
Edizio Masterra egin zuen Oxford International Centre for Publishing Studies zentroan, Oxford Brookes Unibertsitatean, eta Informazio Gizarteko Zuzenbideko Masterra Pompeu Fabra Unibertsitatean. Gainera, eskubide digitalen kudeaketari buruzko txosten bat aurkeztu du Menéndez y Pelayo Unibertsitatearen XXIV. Edizio Topaketan, Santanderren, eta laguntzaile aritu da “Com es fa un llibre” ikastaroan eta lehen Kosmopolis bookcampean, besteak beste –“Com es fa un llibre” ikastaroa El Simposiok eta Ámbito Culturalek (El Corte Ingleseko kulturuneak) antolatzen dute, eta Kosmopolis, Kultura Garaikideko Bartzelonako Zentroak–.

EDUKIEN AURKIBIDEA

  1. Eskubideen kontratazioa eta merkatua
    2. Produktu digitalen legedia
    3. Jabetza intelektualaren eta egile-eskubideen lege-esparrua
    4. Jabetza intelektualaren ezaugarriak eta elementuak
    5. Edizio elektronikorako eskubideen transmisioa. Kontratu mota nagusiak
    6. Lizentzia mota berriak: copyleft eta Creative Commons
    7. Editoreen eskubideen defentsa
    8. Editoreen eskubideen urraketa. Egintza zibilak eta penalak
    9. Jabetza intelektualerako eskubideak kudeatzeko erakundeak