Euskadiko Lege Gordailua berria

Lege Gordailua arautuko duen irailaren 10eko 139/2019 Dekretua, argitara eman du Eusko Jaurlaritzak. Helburua, Euskal kulturaren ondare bibliografikoa, soinuduna, ikusizkoa, ikus-entzunezkoa eta digitala jasotzea izango da.

Nolakoa da Lege Gordailuaren zenbaki berria?
Lege Gordailuaren zenbakia osatutata dago: 
1. DL  (gaztelaniaz) edo LG (euskaraz) siglak tarte batek jarraitua.
2. Bulego bakoitzari dagozkion siglak, eta, ondoren, espazio bat
BIZKAIA: BI
GIPUZKOA: SS
ARABA: VI
1. Gordailuaren eratze zenbakia
2. Gordailuaren eratze urtea lau zifrarekin eta aurretik marratxoa paratuz
Adibidez:
LG BI 1268-2018
LG SS 0325-2018
LG VI 0125-2018

Urriaren 1ean jarri da indarrean, eta identifikazio elektronikoarekin eskatu beharko da, helbide honetan:

https://www.euskadi.eus/registro/registro-de-deposito-legal/web01-tramite/eu/