Bologna Children’s BookFair,www.bolognachildrensbookfair.com Nazioarteko liburu azoka ospetsuaren 61. edizioa ospatuko da aurten.
Euskal Editoreen Elkartea, sektoreko beste hainbat erakundeekin batera, Euskadiko Editoreen Gremioarekin eta Euskal Irudigileen Elkartearekin, Basque.Books. markaren aterkipean egongo dira Bolonian, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren laguntzari esker.
Euskadiko liburuen presentzia nabarmena izango da. 11 argitaletxeen liburuak stand-ean erakutsiko dira:
A fin de cuentos, Bonito editorial, Cartem, Ediciones Modernas El Embudo, Elkar, Erein, Fulgencio Pimentel, Pamiela, Ttarttalo, Txalaparta eta Volteletras.
Elkarteek honako jarduera hauetan parte hartuko dute:
Basque.Books Stand-ean: HALL 29 E 17
COMIC CORNER Comics Corner: HALL 30 D24-F29. Bertan, euskal liburu eta irudigileen komikiak jarriko dira ikusgai.
Euskal liburuen eskubide eskuragarrien katalogoak banatuko dira.
- Euskal Irudigileak, bere bazkideen erakusketa antolatuko du stand-ean.