Euskal Editoreen Elkartea Frankfurteko Liburu azokan izango da!

Frankfurteko Liburu Azoka (Frankfurter Buchmesse) mundu mailako garrantzitsuena eta handiena da. Urrian antolatzen dute urtero 1949tik eten gabe Frankfurten. Urtez urte, herrialde bat aukeratzen dute gonbidatu gisa eta aurten, Italia izango da herri gonbidatua.

Urriaren 16tik 20ra, 76. Edizioa ospatuko da.

Euskal argitaletxeak ere, Euskal Editoreen Elkartearen eta Gremio de Editores de Euskadiren Stand-ean, Basque.Book. markaren aterkipean Frankfurt azoka profesionalean egongo dira. Eta, argitaletxeekin batera, Euskadiko Irudigileen Elkartearen erakusketa.

18 argitaletxeen dozenaka liburu izango ditugu ikusgai. Gainera, stand-ean lanerako mahaiak jarriko dira, editoreen arteko bilerak antolatzeko.

Gure liburugintza ezagutarazteko aukera paregabea dugu, liburu ozeano handi honetan. Ideia bat izateko, hona azokako datu esanguratsu batzuk.