Euskal Editoreen Elkarteak Frankfurt Azokan hainbat ekintzatan parte hartuko du

Euskal editoreak Frankfurteko Nazioarteko liburu azoka ospetsura doaz, urriaren 19tik 23ra.

Euskal Editoreen Elkartea, sektoreko beste hainbat erakundeekin batera, Basque.Books markaren aterkipean egongo da Frankfurt liburu azokan. Euskal liburuen presentzia nabarmena izango da aurten, 10 euskal argitaletxek eman dute izena stand-ean erakusteko: Alberdania, Elkar, Erein, Grupo Comunicacion Loyola, Ibaizabal, Ikaselkar, Pamiela, Susa, Ttarttalo eta Txalaparta, zehazki. Gainera, azokara hurbilduko dira horietako editore asko.

Elkarteak hainbat ekintzatan parte hartuko du:

  • Basque.Books Stand-ean: 4.1.D 30

  • Eskubide eskuragarrien katalogo berria eman dugu argitara: Euskal liburuak

https://www.editoreak.eus/argitalpenak/

  • Euskal Editoreen Elkarteak, Europako Batzordeak onartutako LIT-UP proiektua aurkeztuko du Frankfurten. Proiektua Europako 7 partner-ekin batera egingo dugu hurrengo 42 hilabetetan.

https://litup-project.eu

Aurkezpena, urriaren 19an, 12:00etan Stand 4.1.D 4

  • Katalanez, Euskaraz eta Galegoz argitaratzea” izenburupean, mahai inguru bat antolatu du Espainiako Editoreen Federazioak. Carmen Elvirak, Euskal Editoreen Elkartearen Lehendakariak, euskal liburugintzaren berri emango du.

Hitzaldia eta mahai-ingurua, urriaren 20an, 11:00etan, Stand 4.1. D 4