Euskal Editoreen Elkarteak Batzar Nagusia egin du gaur eta zuzendaritza talde berria osatu da.
Emakumez osatutako zuzendaritza taldea izango du elkarteak.
Hauek dira zuzendaritza taldeko kideak:
- Carmen Elvira da Euskal Editoreen Elkarteko lehendakari berria, Pamiela argitaletxekoa. Eta berarekin batera:
- Olatz Osa, Elkar argitaletxea.
- Idoia Gonzalez, Erein argitaletxea.
- Garazi Arrula, Txalaparta argitaletxea.
- Itziar Osa, Ibaizabal argitaletxea.
Zorionak lantalde berriari!