Durangoko Merinaldeko Adizkideen Gerediaga elkarteak antolaturik, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka abenduaren hasieran ospatzen da urtero. Euskal liburuaren azoka garrantzitsuena da.
H(ilbeltza) idazleekin solasean elkarteak aste osoko egitaraua prestatzen du urtarrileko azken astean, euskal nobela beltzaz gozatzeko asmoarekin.
Kulturaren sormen arloko egitasmo berritzaileen plaza da Sormene, Galdakaotik Euskal Herri osoarentzat. Euskarazko kultur adierazpideak aintzat hartzen ditu: literatura, musika, bertsolaritza, antzerkia, ikus-entzunezkoak, dantza, arte plastikoakā¦Apirilaren azken astean ospatu ohi da.
Euskal literatura sustatzeko helburua du, eta hiru printzipiotan oinarritzen da: literatura da ardatza, euskaraz sortua edo euskarara ekarria, eta herritik eta herrirako egina. Hiru hankatan bermatzen da: liburu-azoka, liburu-aurkezpenak eta solasaldiak, eta emanaldiak. Maiatzan.
Baltsan elkarteak antolaturik, ekainaren hasieran ospatzen da, Ziburuko plazan, egun batez.
Dobera euskara elkarteak antolatzen du Hernaniko Atsegindegi plazan ospatzen den liburu azoka. Urriaren hasieran egin ohi da azken bi urtetan.
https://liburutegia.hernani.eus/eu//-/hernaniko-ii-liburu-azoka
Galtzagorri, Pamiela eta Kiribil, haurrentzako literaturan espezializatuak antolatzen dute azoka eta festibala, Sara herrian, urrian.