Euskal Liburuaren Gaua

Euskal liburugintzaren sektoreko bost elkarteok, Euskal Editoreen Elkarteak, Euskal Idazleen Elkarteak, Euskal Irudigileen Elkarteak, EIZIEk eta Galtzagorri-k, Euskal Liburuaren Gaua antolatu dugu azaroaren 8rako, Donostiako Victoria Club aretoan, gaueko 20:00etatik aurrera. Bertan, "dabilen elea" saria banatuko da, euskal liburugintzaren alorrean, errekonozimendu gisa.

Euskal Liburuaren Gaua ekitaldiaren hirugarren edizioa izango da, azaroaren 8an ospatuko duguna. Euskal Liburugintzan ibilbide handiari emango zaio dabilen elea saria.