Formakuntza ikastaroa: Indesing ezagutzen

Diseinu editoriala lantzeko programarik famatuena da Adobe Indesign. Adobeko aplikazio honek dituen erreminta ezberdinekin editorial munduko lan ezberdinak burutu ditzakegu. Adibidez, tresnak tablet edo mugikorrean irakur ahal izateko argitalpen interaktiboa egiteko aukera eskaintzen du. UEU eta Euskal Editoreen Elkarteak elkarlanean antolatutako ikastaroa. Barne-formazioa EEEko kideentzako.

Indesign ezagutzen

Hasiera-data: 2016(e)ko irailaren 27a
Amaiera-data: 2016(e)ko irailaren 28a
Tokia: Donostia – Euskal Editoreen Elkartea
Nola heldu: https://www.editoreak.eus/
Ordutegia: asteartea-asteazkena. 9:00/14:00
Izaera: Presentziala
Ordu kopurua: 10.00 ordu
Matrikula-epearen hasiera: 2016(e)ko irailaren 12a
Matrikula-epearen bukaera: 2016(e)ko irailaren 20a

Irakaslea

Esther Gamito Gomez
Argazkilaria eta Diseinadore grafikoa.

www.issuu.com/esthergamito

Helburuak

Adobe Indesignen oinarrizko tresnak erabiltzen ikastea.
Adobe Indesign modu arin eta praktikoan ezagutzea.
Testu paragrafoak modu egokian egiten trebatzea.
Dokumentu berriak nola sortu, aldatu eta gorde ikastea.
Edukiak

Sarrera. Adobe Indesign zer da eta lan eremua.
Dokumentu berria. Nola sortu eta gure beharren arabera prestatu.
Oinarrizko erramientak. Zertarako erabiltzen dira.
Testuak. Nola landu ezaugarri ezberdinak. Testuak trazaketetan.
Tipografiak. Tipografiak aldatu.. TipografĂ­a berri bat instalatu.
Paragrafoak. Nola landu modu egokian. Koskak.
Irudiak. Nola txertatu.
Kolorea. Testuetan eta kutxetan nola aplikatu.
Estiloak. Karaktere estiloak nola landu.
Aurkibideak. Nola sortu.
Orriak. Orriak gehitu eta ezabatu. Ordena aldatu. Orrialde-zenbaketa. Orri nagusiak erabiltzen.
Dokumentuak. Gorde. Aukera ezberdinak.
Metodologia

Ikastaroa praktikaz landuko da. Irakasleak modu praktikoan azalpenak emango ditu eta, aldi berean, ikasleek euren ordenagailuetan adibideak landuko dituzte.

Gai bakoitzaren amaieran zalantzak argitzeko tarte bat egongo da dena argi gera dadin.

Nori zuzendua

Indesign ezagutzea eta oinarrizko tresnak nola erabiltzea nahi duen edonori zuzendua.

Oharrak

Komenigarria da ikasle bakoitzak bere ordenagailua edukitzea eta Adobe Indesign programa instalatuta edukitzea (CC, CS6 edota CS5 bertsioan) ikastaroa hasi baino lehen.