Indarrean dagoen legea betez, jakinarazi nahi dizugu www.idazleak.eus Interneteko domeinuaren titularra honako hau dela:

Elkartearen izena: Euskal Editoreen Elkartea
IFK: G20129789
Helbidea: Zemoria 25
Herria: 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Telefono-zenbakia: 943 292349
Helbide elektronikoa: editoreak@editoreak.eus

Erantzukizunak eta bermeak

www.editoreak.eus, hain zuzen, Euskal Editoreen Elkarteko jabetzako webgunea da. Erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da bertan, eta gainera, sartzea doakoa da. Webgune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege-oharrak, erabilera-baldintzak eta bertako pribatutasun-politika. Erabiltzaileak ez baditu onartzen erabilera-baldintza horiek, eta beraz, ez badu onespena ematen, ezingo du web gune honetan nabigatu. Webgune honetan sartzea eta bertako informazioari zeinahi erabilera ematea, hain zuzen, erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizuna izango dira. Hala, informazioa web gunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak. Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik webguneko informazioari. Bide beretik, ezingo du webguneko informatika-sistemei kaltea eragin diezaieketen ekintzarik egin.

Erabiltzaileek galarazita izango dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea; esan nahi baita, ezingo dute eman Euskal Editoreen Elkartea, beste erabiltzaile batzuk edo hirugarrenak nahasteko moduko edukirik. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.

Euskal Editoreen Elkarteak ahalegin handia egiten du web gunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du noiznahi horiek aldatzeko eskubidea. Euskal Editoreen Elkarteak espresuki uko egiten dio webgune honetako edukietako akats edo hutsegiteengatiko erantzukizunari eta baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondoriozko kalteengatiko erantzukizunari ere. www.editoreak.eus-ek beste web gune batzuetarako estekak jar ditzake edo bere web gune bilatzaile batekin horietarako sarbidea eman dezake.

Euskal Editoreen Elkarteak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horietako ezein edukiren erantzukizunik, ezta bilaketen emaitzarenik ere; izan ere, ez du horien gaineko eta horietan eskainitako eduki, produktu eta zerbitzuen gaineko erantzukizunik. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; horregatik, erabiltzailea soil-soilik bere erantzukizunaren pean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera.

Euskal Editoreen Elkartea ez da webgune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako zeinahi ondorio edo kalteren erantzulea izango, informatika-kalteak eta birusak txertatzea kontuan hartuta.

Euskal Editoreen Elkarteak ez du bermatzen webgunean ez dela inolako birusik edo bestelako elementurik izango, kanpoko hirugarrenek txertatutakoak, eta erabiltzaileen sistema fisiko zein logikoei kalteak ekar diezazkieketenak; nolanahi ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, horrelakorik gerta ez dadin.

Euskal Editoreen Elkarteak beretzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, web gune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkoa dela irizten badio. Euskal Editoreen Elkarteak ez du bere bizkar hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizuna. Dena den, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.

Jabetza intelektuala eta industriala

Web gune honen jabetza-eskubideak, eta baita bertako orrialde, pantaila, informazio, itxura zein diseinu, produktu eta zerbitzu, marka, logo, lelo eta gainerakoen jabetza-eskubideak ere, Euskal Editoreen Elkartearenak dira, non eta ez den bestelakorik adierazten. www.editoreak.eus webgunean sartzeak edo bertan nabigatzeak ez du esan nahi, inola ere, Euskal Editoreen Elkarteak bere jabetza intelektual edo industrialaren eskubideei uko egiten dienik, edo erabiltzaileari bere erabilera pertsonalerako utzi edo baimena (erabatekoa edo hein batekoa) ematen dionik.Norbaitek lan horiek baimenik gabe erreproduzitu, banatu, merkaturatu eta eraldatzen baditu, Euskal Editoreen Elkarteko jabetza intelektualaren eskubideak urratuko ditu. Erabiltzaileak web gune honen titulartasunari kalteak eragingo lizkiokeen zeinahi ekintza ez egiteko konpromisoa hartuko du. Web guneko informazioa baimenik gabe erabiliz gero, edo titularren jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei kalteak eraginez gero, dagokien lege-ekintzak egikaritu ahal izango dira, eta hala badagokio, hori egikaritzetik eratorritako erantzukizunak bete beharko dira.

Aldaketak

Baldintza hauek guztiak aldatu ahal izango dira, baldin eta Euskal Editoreen Elkarteak noizbait egokitzat jotzen badu; bai lege-aldaketei egokitzeko, bai bestelako hobekuntza batzuk egiteko. Aldaketa horiek indarrean egongo dira web gune honetan argitaratzen diren unetik aurrera. Euskal Editoreen Elkarteak eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa guztien berri emateko.

Jurisdikzioa

Euskal Editoreen Elkartearen eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, Euskal Editoreen Elkartea eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako Epaitegi eta Auzitegien mende jarriko dira.

Datu Pertsonalen Babesa

5.1 Atarikoa: Datu Pertsonalen Babeserako indarrean dagoen legediaren arabera, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie web gune honetan ematen dituzten datu pertsonalak Euskal Editoreen Elkarteko fitxategietan jasoko direla, horixe baita Fitxategiaren Arduraduna. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, zuekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuen kudeaketa egiteko, merkataritza-harremanetarako, eta bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira.

5.2. Datu pertsonalak biltzea: Euskal Editoreen Elkarteak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen.

5.3. Jakinarazpenak hirugarrenei: Euskal Editoreen Elkarteak ez die, inola ere, bere datu pertsonalak emango beste enpresa batzuei edo hirugarrenei. Beste enpresa batzuen produktuak edo zerbitzuak eskainiz gero, Euskal Editoreen Elkarteak berak arduratuko dira erabiltzaileari zuzenean jakinarazpen horiek egiteaz. Dena den, interesdunak uko egin diezaieke, noiznahi, bidalketa horiei. Horretarako, eskaera idatzia bidali beharko dio fitxategiaren arduradunari.

5.4. Interesdunen eskubideak: Euskal Editoreen Elkarteak erabiltzaileari gogorarazi nahi dio noiznahi erabil ditzakeela datuetara sartzeko, datuak aldatzeko zein ezeztatzeko eta tratamenduari aurka egiteko eskubideak. Horretarako, idatzia bidali beharko dio Fitxategiaren Erantzuleari editoreak@editoreak.eus helbide elektronikoaren bitartez edo posta arrunt bitartez (Euskal Editoreen Elkartea – Zemoria 25. 20013 Donostia). Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren fotokopia bidali beharko da.

Eskaera lege-ordezkari moduan egiten badu, berriz, Nortasun Agiriaren fotokopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du.

5.5. Segurtasun-neurriak: Euskal Editoreen Elkarteak, bere fitxategietako datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko dituzte. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategien segurtasun neurriak aplikatzeari buruz indarrean den legedia eta beronen garapenerako araudia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litekeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegaberik, baina ez liratekeela Euskal Editoreen Elkartearen erantzukizunpekoak.

5.6. Trafiko-datuak eta Cookieak: Euskal Editoreen Elkartearen web guneak, erabiltzailearen nabigazioa errazteko eta hobetzeko asmoz, cookieak erabiltzen ditu. Web-zerbitzari batek erabiltzailearen disko gogorrean utz dezakeen testu fitxategia da, hain zuzen, cookie bat; berriz konektatzen denean identifikatu ahal izateko. Euskal Editoreen Elkartearen web guneak berak sortutako cookieak baino ez ditu irakurriko. Euskal Editoreen Elkarteak erabilitako cookieak, beraz, erabiltzaile eta ordenagailu bakar bati lotutakoak izango dira; eta ezingo da beste datu pertsonaletara sartu. Nabigatzaile gehientsuenek automatikoki onartzen dute cookieak erabiltzea; halere, erabiltzaileak bere nabigatzailea konfigura dezake, ordenagailuko pantailan cookieak jaso direla adierazteko, eta bide batez, bere disko gogorrean instala daitezen saihesteko. Era berean, web gune honen bitartez zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, www.editoreak.eus-ek IP helbideak erregistratzen ditu. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira, esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko. Aipatutako helburua lortzeko, Google Analytics-ekin ari gara web gune hau neurtzen eta aztertzen. Aztertzaile horrek orrialdeetako markak eta cookieak erabili ahal izango ditu, web guneko orrialdeetan gertatzen dena aztertu ahal izateko.

5.7. Indarraldia: Euskal Editoreen Elkarteak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Euskal Editoreen Elkarteak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria web gune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea web gunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Euskal Editoreen Elkarteak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika horretara.