Frankfurt liburu azokan

Bartzelonako Liber ondoren Frankfurteko Nazioarteko Liburu Azokara etorri gara. 51B23 standean, Euskal Herriko 14 argitaletxeen liburuak eta katalogoak ikusgai jarri ditugu. Euskal editoreak ere hemen dira batzuk, euskal edizioa erakusteko asmoz, eta munduan, egun, egiten ari diren negozio aukera berriei so.

Urriaren 9tik 14ra ospatzen ari da Frankfurten Liburu Azokaren 70. edizioa. Georgia da aurtengo herri gonbidatua. Urriaren 9an eman dio hasiera Alemaniako Presidenteak Steinmeier jaunak. Ostiralera arte izango dira profesionak egunak, asteburuan, berriz, publikoari irekitzen zaizkio ateak. Euskal Editoreen Elkartearen eta Gremio de Editores de Euskadiren stand kolektiboan, 14 argitaletxek hartu dute parte aurten, eta Etxepare Institutoak, itzulpenetarako laguntzen berri emango du, inprimitutako diptiko batekin.