Haur eta Gazte liburuaren Bolonia Azoka

Martxoaren 24tik 27ra Bolonia Azokan izango gara. Elkarteak stand bat jarriko du haur eta gazte liburu azoka garrantzitsu honetan. 29 pabilioian B/16 stand-ean sustapen materialez gain, euskal argitaletxeen erakusketa: Elkar, Erein, Ibaizabal, Igela, Ttarttalo eta Pamielaren liburuak egongo dira ikusgai. Baita, Elena Odriozolaren ilustrazioak ere.

Bolognako Gazte Liburuaren Nazioarteko Azoka eta Irudigileen Erakusketa, Bologna (Italia) hirian ospatzen da.

2014ko martxoaren 24tik 27ra bitartean ospatuko den Bolognako azokan, Euskal Editoreen Elkarteak, Gremio de Editores de Euskadi elkartearekin, Etxepare Institutoarekin eta APIE-EIEP elkartearekin osaturiko standean parte hartuko du.

Stand-eko apainketaz Euskadiko Ilustradoreen Elkartea arduratuko da aurten. Bi panel oso beteko dira 2013ko Ilustrazioko Euskadi Saria irabazi zuen, Elena Odriozolaren obrarekin.

Haur eta gazte liburuaren nazioarteko azoka garrantzitsuena den honetan, Euskal Editoreen Elkarteak bi helburu lortu nahi ditu, euskal editoreentzat nazioarteko merkaturako sarbidea erraztea, eta euskal liburuaren marka sustatzea.

Helburu horiek lortzeko, elkarteko argitaletxeen liburuen erakusketa egingo da, sustapen materialak banatuko dira, eta hainbat bilkurarako hitzorduak prest ditugu.

Azokako webgunea

Azokako edukien programa