«Hitzak Zaindari» erakusketa ibiltaria

Euskal Editoreen Elkartea - Hitzak zaindari
Share on facebook
Share on twitter

Euskal liburugintzaren eragileek, zaintzaren gaia ardatz hartuta sortutako ekimena.

«Hitzak Zaindari, Literaturaren hitzak zaindari» kanpaina jarri dugu martxan EIZIEk, Euskal Editoreen Elkarteak, Euskal Idazleen Elkarteak eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak, Kutxa Fundazioaren laguntzarekin. 

Gipuzkoan burutzen ari da, eta «zaintza» du ardatz. Euskal literaturako bost adituk euskal letretako 20 testu aukeratu dituzte kanpaina honetarako, zaintzaren hainbat ertz erakutsi nahian, hitzak zaindariak ere badirelako. 

Egitasmo honek ekimen hauek ditu: erakusketa ibiltari bat, liburuxka bat eta emanaldi bat. Erakusketa Donostiako Tabakalerako Kutxa Kultur Terrazan inauguratu zen uztailaren 6an eta ikusgai egongo da irailaren bukaera arte. Ondoren, Gipuzkoako beste hainbat herritan egongo da, oraingoan Zumarragan eta Eibarren izango gara. 

Erakusketara hurbiltzen direnei testu guztiak biltzen dituen liburuxka bat banatuko zaie.

Orain inoiz baino gehiago bidea elkar zaintzea delako aukeratu dute «zaintza» gaia euskal liburugintzaren katean diharduten lau elkarteek, beren baliabideak baturik literaturaren zaintza goraipatzeko. 

HURRENGO ERAKUSKETAK

#Hitzak zaindari testuak ikusgai egongo dira bi herri hauetan:

ZUMARRAGA
Zumarragako Zelai Arizti Kultur Etxea
Zelai Arizti parkea
Irailaren 21etik urriaren 2ra arte

EIBAR
Juan San Martin Liburutegia
Bista Eder kalea
Urriaren 18tik 30era