«Hitzak Zaindari» erakusketa ibiltariaren azken geltokiak

hitzak zaindari erakusketaren azken geltokiak
«Hitzak Zaindari» erakusketa ibiltariaren azken geltokiak dira hauek. Erakusketa bukatzeko musika emanaldia egongo da.

Euskal liburugintzaren eragileek, zaintzaren gaia ardatz hartuta sortutako ekimena da Hitzak zaindari.

Euskal literaturako bost adituk euskal letretako 20 testu aukeratu zituzten kanpaina honetarako, zaintzaren hainbat ertz erakutsi nahian, hitzak zaindariak ere badirelako.

Gipuzkoan burutu dugu, herriz herri ibili gara, Donostian, Zumarragan, Eibarren, Zarautzen eta Alkizan.

Orain, egitasmo honen bukaerara iritsi gara. “Zaintzadan” ikuskizunarekin eman genion hasiera proeiktuari Donostian, eta, kantuz… amaituko dugu Alkizan.

Hauek dira programatutako emanaldiak:

ERAKUSKETA

#Hitzak zaindari testuak urte amaiera arte ikusgai egongo dira herri hauetan:

DONOSTIA, Kutxa Kultur terraza (Tabakalera)

ZARAUTZ, Sanz-Enea

ALKIZA, Fagus Interpretazio-zentroa

 

ZUZENEKO AZKEN EMANALDIA

Petti-ren kontzertu akustikoa

Azaroaren 26an, Alkizako elizan, 19:00etan

«Hitzak Zaindari, Literaturaren hitzak zaindari» kanpaina jarri dugu martxan EIZIEk, Euskal Editoreen Elkarteak, Euskal Idazleen Elkarteak eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak, Kutxa Fundazioaren laguntzarekin. 

Erakusketara hurbiltzen direnei testu guztiak biltzen dituen liburuxka bat banatuko zaie.

Orain inoiz baino gehiago bidea elkar zaintzea delako aukeratu dute «zaintza» gaia euskal liburugintzaren katean diharduten lau elkarteek, beren baliabideak baturik literaturaren zaintza goraipatzeko.