Ibaizabal argitaletxeak 2016ko maiatzaren 4an ospatu du bere 25. urteurrena. Izan ere, 25 urte dira kultura, hezkuntza eta euskara sustatzen, eta etorkizunarekiko konpromisoan jardun duela.
Arratsaldeko saioan Sirabun aurkeztu du, metodologia berritzaileak erabiltzen dituen haurrentzako proiektu berria.
Mende laurden honetan zehar, Ibaizabal argitaletxeak eragin nabarmena izan du tokiko ekonomian eta gizarte ezagutzaren aurrerapenean. Hala erakusten dute urte horietan argitaratutako 3.248 izenburuek.