Ikastaroa editoreentzat

Kultura eta sormen sektorearen Europako laguntzak, eta, zehazki, Europa Sortzailea Programa 2014-2020, modu praktikoan ezagutzeko saio bat prestatu digu Xabier Olarrak. Ikastaroa azaroaren 6an izango da, Donostian. Izena aldez aurretik eman behar da, elkartean.

Laguntzetako aurrekariak eta gaurko egoera zein den ikasiko dugu, baina baita, oso modu praktikoan, laguntzak eta pick kodeak nola eskatu behar diren ere.

HIZLARIA: Xabier Olarra, itzultzaile, editore eta bazkide.

NOIZ: azaroaren 6an, ostiralean, goizeko 09:30etik 12:30era (kafetxo eten batekin).

NON: Donostiako Gipuzkoako Ganbaran (Tolosa etorbidea, 75, EHUren parean).

IZENA EMAN: izen-emate orria elkartean eskatu behar da (editoreak@editoreak.com). Bazkideentzat dohain izango da, bazkide ez direnentzat 40,-€ kuota ezarri dugu.

IZENA EMATEKO EPEA: azaroaren 4a.