Euskal Editoreen Elkarteak, euskal liburuaren presentzia nazioarteko merkatuetan indartzeko asmoz, honako ekimen hauek bideratu ditu, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailarekin lankidetzan, FRANKFURTeko NAZIOARTEKO LIBURU AZOKARI begira:
— Euskal liburuen ESKUBIDE ESKURAGARRIEN GIDA berrargitalpen gaurkotua, Haur eta gazteentzako euskal literaturako Gida eta Euskal Liburuen Gida helduentzako.
Gidak
— Frankfurteko euskal standa (5.1.D 922) Mikel Toralek, Kultura Sustatzeko Zuzendariak inauguratuko du, urriaren 7an, eguerdiko 12tan.
— Euskal literaturaren aurkezpen ekitaldiak Frankfurten:
*urriaren 7an, 10:00etatik aurrera, Frankfurter Buchmesse-ko, Client’s Lounge gunean jendaurreko ekitaldia egingo da. Idoia Noble itzultzaileak gidatuko duena. Gurekin izango dira, Irati Jimenez eta Patxi Zubizarreta Idazleak
—CEDRO ko laguntzari esker, interprete-laguntzaile eskaintza izango dute editoreek Azoka bitartean.