Irun Hiriko Kutxa Literatura Sariak “Euskal Liburugintzaren alde Ibilbidea” 2023

Jose_Angel_Irigaray

Aurtengo Kutxa Literatura Sarietan, euskal liburugintzaren alde ibilbide trinkoa eta esanguratsua egin duen pertsona bat saritu nahi izan dugu. Horretarako, epaimahai bat osatu zen, euskal liburugintza sektorea ordezkatzen duten lau elkarteek osatua, hots:

-Euskal Editoreen Elkartea (EEE)

-Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea (EIZIE)

-Euskal Idazleen Elkartea (EIE) eta

-Galtzagorri, Euskal Haur eta Gazte Literatura elkartea

 

Epaimahai honek erabaki du Jose Anjel Irigaray-k merezi duela, euskal liburugintzaren aldeko ibilbidea saria

 

Sari banaketa ekitaldian, garaikurra Ruper Ordorikak emango dio, Irun-en azaroaren 24an, 19:30etan.

 

Jose Anjel Irigaray

Iruñean sortu eta Donostian bizi den JAIk jasoko du aurtengo Ibilbide saria. Gaztarodanik kulturan eta soziologian barnatuta ibili da. Ez dok amairu taldean eta oro har 60ko hamarkadan garatutako eraberritze sozio-kulturaletik Bilboko Kafe Antzokiaren garapeneraino, asko dira jorratu dituen bideak, letretan (bereziki poesian), Pamielaren edizio-lanean, Aranzadin, Nafarroako mendialdeko ikastolen sorreran eta sozial eraikuntzan… Hainbat poesia lehiaketatan saritua, bost liburu ditu plazaratuta, azkena Isiltasunaz hunatago (Pamiela, 2020). Narratiba eta saiakera ere landu dituen generoak dira.