Nafarroako liburugintza eta kultura babestu nahiean, Liburuaren Azoka, Liburu Zaharren Azoka eta Edizio Azoka batu ditu Editargi elkarteak, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.
Azoka, irailaren 29tik urriaren 4ra ospatuko da, Iruñeako Gaztelu Plazan.
Gaur egungo krisian, sektoreak batuta egon behar du, eta nafar gizarteari dei egin nahi die herriko liburu-dendetan erosteko eta Nafarroako ekoizpena sustatzeko.