Joakin Berasategi editorea zendu da

Joakin Berasategi editorea martxoaren 31n hil da, 73 urte zituela.

Sendoa argitaletxea sortu zuen Donostian, 1980. urtean, eta Euskal Editoreen Elkartearen sorreran parte hartu zuen 1984. urtean.

Ez adiorik, Joakin!

Sendoa argitaletxearen sortzaileak ehun liburutik gora argitaratu zituen. Horien artean, Sabino Aranaren, Jose Antonio Agirreren eta Jesus Maria Leizaolaren obrak, eta hain ezaguna den Antonio Zabalaren Auspoa bilduma.

Euskal Editoreen Elkartearekin kolaborazioan, Euskal Idazle Klasikoak bildumako hiru liburu argitaratu zituen: Asisko Lorea, Nafarroatik eta Lekukotasuna.

2008an, Sendoa itxi eta erretiroa hartu zuen. Ondoren, 2009ko Durangoko azokaren baitan, elkarteak omenaldi xumea egin zion bere Batzar Nagusian.

Orduko argazki bat