“Liburu bat egingo dut” tailerra euskal eskolei zabalduko da aurten

Liburu bat egin nahi dut

Euskal Editoreen Elkarteak liburugintza umeei hurbildu nahi die. Horregatik, urtero tailer bat eskaintzen diegu: “Liburu bat egin nahi dut”. 

Tailer hauetan umeek liburu baten bidai osoa ikusteko eta bizitzeko aukera izango dute: idazlearen ideia/obra ezagutzetik, irakurleak liburua irakurri arte. 

Aurreko urteetan liburutegian eskaini izan da tailer hau, baina aurten ezberdina izango da. 

Euskal Herriko eskoletara zabaldu nahi dugu esperientzia bakar eta berezi hau, lehen hezkuntzako 4. eta 5. mailako ume euskaldun guztiek editoreen lana ezagutzeko eta balioan jartzeko

Gainera, haurrek luzea eta aberasgarria den prozesu honetan asko ikasteko aukera izango dute. 

Aurtengo ediziorako bideo bat prestatu dugu, aurrerago ikusi dezakezuena: