GONBIDAPENA LIT-UP prestakuntza-programaren 4. modulura: ATZERRIKO ESKUBIDEEN NEGOZIAZIOA ETA LINEAKO PRESTAKUNTZA

Argitaletxe, idazle, liburu-saltzaile, liburuzain, ikasle estimatua! Gure proiektuan interesa duen edonor!

Gonbidatu nahi zaitugu LIT-UP prestakuntza-programaren 4. modulura, ATZERRIKO ESKUBIDEEN NEGOZIAZIOARI buruzkoa.

Modulo hau argitaletxeei zuzenduta dago, nazioartean lanak sustatzen ikas dezaten, interesatutako argitaletxeekin harremanetan jartzen jakin dezaten, eta nazioarteko azoketan atzerriko eskubideen negoziazioa nola egin ikas dezaten.

Nola parte hartu?

Sartu hona: https://spanskavas.com/

Goiko eskuin aldean, hautatu Login eta sortu erabiltzaile berri bat.

Moodlen saioa hasi ondoren, ikastaroan matrikulatu behar zara (dohain). Bertan informazio asko topatuko duzu, irakurtzeko eta entzuteko.

Ikastaroan izena emateko behar duzun kodea hau da: 4001

Horrez gain, pozik jakinarazten dizugu Zoom bidez egingo dela zuzeneko saioa: “Liburu-azoka nazional eta internazionalen kudeaketa: ekitaldi baten prestaketa, ekitaldian zehar egin beharreko lana, ekitaldiaren ondorengo lana – harremanak salmenta edo lanen erosketan nola bihurtu”.

Carlota Torrents izango da tailerraren gidari eta dinamizatzailea.

Prestakuntza 2025eko apirilaren 10ean izango da, 15:30etan hasita. Saioak 4 orduko iraupena izango du, 10 minutuko atsedenaldi labur batekin.

Zoomerako esteka:
https://us02web.zoom.us/j/89808402800?pwd=xbJwox7XVDFtzf0vBqZBCUPZEDgzNT.1

Bilera IDa: 898 0840 2800
Pasahitza: 229861gustavo

15:25etatik aurrera sartu ahal izango zara bilerara.

Ondo izan,
LIT-UP prestakuntza-taldea