Lit-Up proiektuaren “Atzerriko eskubideen kudeaketa” ikastaroa martxoaren 1etik aurrera

Lit-Up proiektu europarrak “Atzerriko eskubideen kudeaketa” ikastaroaren hirugarren moduluan parte hartzeko epea ireki berri dugu.

Martxoaren 1ean hasiko da ikastaroa, eta ingelesez eta doakoa izango da. Bertan baliagarriak izango diren material asko aurkituko dituzu: irakurketak (artikuluak), akordio-ereduak, autoreen, eragileen, ilustratzaileen, itzultzaileen eta editoreen gogoetak, ohiko galderak eta teknologia berriei eta atzerriko eskubideei   buruzko mahai-ingurua.

Gainera, egun zehatzetan tailerrak egongo dira, ikastaro osoa bezala, ingelesez izango direnak:

  • Martxoaren 14an, 17:00etan: “Eskubideak erosi, babestu eta saldu”
  • Martxoaren 18an, 16:00etan: “Istorio arrakastatsua: 60 hizkuntza baino gehiagotara itzulitako autore baten aholku praktikoak”
  • Martxoaren 20an, 18:00etan: “Egin ezazu “liburu-proposamena” eragileak lortzeko tresnarik onena”

Ikastaro honen aurreko moduluetan parte hartu duten pertsonek aurretik jaso dute informazioa, baina modulu honetan parte hartzeko izena eman dezakezu.

Ikastaroan izena emateko honako formularioa bete behar da.