LIT-UP Proiektua: editoreen eta eragileen gaitasunen hobekuntzarako onlineko ikastaroa

LIT-UP_profile
Atsegin handiz gonbidatzen zaitugu LIT-UP proiektuaren barruko 4 moduluko onlineko prestakuntzan parte hartzera. Moodle plataformaren bidez eskainiko den prestakuntza honen helburua da neurrira egindako edukien bidez editorialek eta egileek dituzten gaitasunak hobetzea. Izena eman!

 

Editore, egile, liburu-saltzaile, liburuzain edo ikasle hori, edo gure proiektuan interesa duen oro:

Atsegin handiz gonbidatzen zaitugu LIT-UP proiektuaren barruko 4 moduluko onlineko prestakuntzan parte hartzera.

Ikastaroaren ezaugarriak

Moodle plataformaren bidez eskainiko den prestakuntza honen helburua da neurrira egindako edukien bidez editorialek eta egileek arlo hauetan dituzten gaitasunak hobetzea.

Modulu bakoitzak ikaskuntza gidatu eta independenteko 20 ordu inguru ditu.
Ikaskuntza-eredu interesgarria da hori: alde batetik, helburuak, irakaskuntza-edukiak eta ikasleek garatu behar dituzten ikaskuntza-jarduerak identifikatzen ditu irakasleak (modu gidatuan); eta, bestetik, ikasleek ikaskuntzaren jabetza eta kontrola dute, ekinez ikasten dute eta beren ikaskuntza zuzentzen, erregulatzen eta ebaluatzen dute (modu independentean).

Ikasteko materialak (bideoak, artikuluak, audioak, podcastak, hitzaldiak) eta horiek erabiltzeko moduak (zirriborroak, lan-orriak, kontrol-zerrendak eta kontratuak) hornitzen dira. Honako hauek dira atal garrantzitsuenak: Bizi-lantegiak; Praktikatik ikasi; zer EGIN eta zer EZ EGIN; eta Galdetu adituari.

 

Moduluak

1. Estatuko eta nazioarteko liburu-azoken kudeaketa

Ekitaldi baten aurretik, ekitaldian zehar eta ondoren egin beharreko lanak (nola lortu lanen salmentak kontaktuak baliatuz).

Lehen modulua maiatzaren 1ean hasiko denez, prestakuntzan izena ematera gonbidatzen zaitugu, hemen: https://forms.gle/zG63bMC89PN4qbK87

Apirilaren 20tik aurrera, erabiltzaile-izena jasoko duzu eta jakinaraziko dizugu noiz dauden materialak prest, ikasten has zaitezen.

 

2. Literatura-sustapeneko ekitaldien kudeaketa

Ekitaldi baten aurretiazko prestaketa, ekitaldi batean egin beharreko lana, sustapen-ekitaldietan egile eta editoreen baterako presentzia aprobetxatzeko moduak.

 

3. Atzerriko eskubideen kudeaketa

Lantegi bat editoreentzat izango da, lan bat argitaratzen dutenean kudeatu behar dituzten eskubide guztiak ezagut ditzaten; eta beste lantegi bat, berriz, egileentzat izango da, beren editorearekin zer eskubide negoziatu behar dituzten jakin dezaten.

 

4. Atzerriko eskubideak negoziatzea

Modulu hau editoreentzat bakarrik izango da, lanak nazioartean sustatzen, editore interesdunekin harremanetan jartzen eta nazioarteko azoketan atzerriko eskubideak negoziatzen ikas dezaten.

Ikastaroaren hizkuntza

Prestakuntzako material gehienak ingelesez daude. Hori dela eta, programan parte hartu ahal izateko, ingeleseko B1 edo, ahal dela, B2 gaitasun-maila izan behar da (https://www.coe.int/en/web/common-european-framework-reference-languages/table-1-cefr-3.3-common-reference-levels-global-scale).

 

Jarduerak

Nazioarteko liburu-azokak: helburuak eta estrategiak lantegia ZOOMen bidez eskainiko da zuzenean, maiatzaren 25ean, ostegunean, 15:00etatik 19:00etara. Carlota Torrentsek aurkeztuko eta eskainiko du. Izena eman ondoren eta lantegia baino egun batzuk lehenago jasoko duzu ZOOMeko esteka.

 

LIT-UP proiektua

Hain erabiliak ez diren hizkuntzekin lan egiten duten editoreak eta egileak ahalduntzeko estrategia lehiakorrak definitu eta ezartzeko sortu da proiektua, testuinguru global batean hizkuntza handiagoekin lan egiten duten eragile handiei arrakastaz aurre egin diezaieten. Proiektuan zehazten diren estrategiak lagungarriak izango dira editore eta egileentzat, bizirauteko aukera errealekin lehiatu ahal izan daitezen beren merkatuetan diharduten hizkuntza eta eragile handien aurrean. Trebetasunen, harremanen eta ezagutzen garapenean oinarritutako estrategia horiek ezarriz, beren merkatu-kuota, harremanak eta merkatu globalean duten posizioa hobetu ahal izango dituzte. Hori lortzeko, LIT – UP hiru helburu nagusitan zentratzen da: beharrezko trebetasunak garatzea; editore eta egileen sare sendoa sortzea, eta agente bitartekarien sarea sendotzea. 

Proiektuko kideen ama-hizkuntzak honako hauek dira: esloveniera, euskara, frisiera, gaztelania, italiera, katalana, serbiera eta valentziera. Informazio gehiago hemen: https://litup-project.eu/