Euskal Editoreen Elkarteak, euskal liburuaren presentzia nazioarteko merkatuetan indartzeko asmoz, honako ekimen hauek bideratu ditu, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailarekin eta Etxepare Institutoarekin lankidetzan, urriaren 12tik 16ra izango den FRANKFURTeko NAZIOARTEKO LIBURU AZOKAri begira:
— Euskal liburuen ESKUBIDE ESKURAGARRIEN GIDA berrargitalpen gaurkotua, heldu, gazte eta haurrentzako liburuez osatua.
— Frankfurteko euskal standa, Gremio de Editores de Euskadi-rekin batera 5.1.D 922.
— Euskal literaturaren aurkezpen ekitaldiak Frankfurten:
*urriaren 13an, 10:30etatik 11:30etara Frankfurter Buchmesse-ko Forum Dialog aretoan (5.1A962) jendaurreko ekitaldia egingo da. “Literaturaren abentura euskararen munduetan barrena” izenburupean, Idoia Noble itzultzaileak aurkeztuko du gonbidatutako euskal idazleen jarduna, Jon Arretxe eta Fernando Morillo.
*urriaren 14an, 16:00etatik 17:00etara Frankfurter Buchmesse-ko, Weltempfang aretoan (Halle 5.0 Salon), Mari Jose Olaziregi (Etxepare Euskal Institutua) euskal literaturaren gaurko egoeraz eta alemanierara egindako itzulpenei buruz mintzatukoa da Jon Arretxe eta Fernando Morillorekin.