Mezulari argitaletxeak 100 urte bete ditu

Mezulari argitaletxeak bere mendaurrena ospatu zuen ekainaren 12an, Deustu Unibertsitatean, (1915-2015). Ekitaldian, bere historia eta ibilbidea ezagutzera eman zuten, euskarazko argitalpenetan aitzindari izan zen, Orotariko Euskal Hiztegia eman zuen argitara Euskaltzaindiarekin edota Euskara Mailaka metodoa.

El Mensajero del Corazón de Jesús aldizkaria sortu zuen Jose Morgades y Gil kanonigoak 1866. urtean, berez, frantsesetik itzulitako Ramiere jesuitaren otoitz boletin bat zen. 1883. urtean Vich-eko apezpikua izendatu zutenean, Jesusen Konpainiari eman zion aldizkaria, eta haiek Bilbora eraman zuten 1884.urtean. 1986an lehen “Taco” agertu zen, Jesusen Biotzaren egutegi ezaguna, ordutik argitaletxearen proiektu garrantzitsuena.
Ibilbide luze honetan Mezularik zientoka liburu eman du argitara, Sikologiakoak, erlijiosoak (Erromesaren Biblia), euskaraz, haur eta gazteentzat batez ere.
1983an, Bilboko uholdeetan, galera handiak izan zituzten, halere hainbat emaileen eskuzabaltasunari esker, empresa errekuperatu zen.
Egun, Grupo Comunicación Loyola proiektua osatu dute, Sal Terrae argitaletxearekin eta SJDigital produkzio bulegoarekin batera.