Oion-era Liburua egitera

Oion-eko, San Bizente ikastolan izan gara edizio tailerra ematen.

“Liburu bat egingo dut” tailerrean, editoreen lanbidea ezagutzeko aukera izan dute gazte arabar hauek.

Duela hiru urte, eta Eusko Jaurlaritzarekin adostutako hitzarmenari esker, Euskal Herriko 12/13 urteko gaztetxoekin ari gara lanean, euskal liburua balorean jartzeko. Liburuaren historia, editorearen lana eta liburua nola egiten den irakasten die Maite Mutuberriak, ilustratzaile eta editoreak.

Gure hurrengo geltokiak, Beasaingo Ikastola eta Iruñeako Biurdana BHI izango dira.