Euskal Editoreen Elkarteak Frankfurteko Liburu Azokan eta Esloveniako stand-ean mahai-inguru batean parte hartuko du
Euskal Editoreen Elkartea Frankfurteko Liburu Azokan izango da, Frankfurter Buchmessen, urriaren 18tik 22ra. Aurten, azokaren 75. urteurrena ospatzen da, eta liburugintzaren sektorea osatzen duten sektore guztientzako plataforma komertzial handiena da. Bertan, editoreak, liburu-saltzaileak, banatzaileak, grafikoak, agente literarioak, ilustratzaileak, egileak, itzultzaileak, inprimatzaileak eta argitalpen-munduko bitartekariak biltzen dira. 7.000 erakusketari eta 300.000 bisitari inguru hartzen ditu. Erakusketarien […]