Turin-eko 32.Nazioarteko Liburu Saloia

Euskal Editoreen Elkartea Turinera doa, Italiako Editore Independienteen Federazioaren (FIDARE) gonbitea jaso du elkarteak Turineko Saloian mahai inguru batean parte hartzera.

Maiatzaren 12an, igandean, 10:30etan, Liburu edizioaren eta eskubide salerosketen nazioarteko hainbat erakunderen esperientziak konpartituko ditugu, Italiako eta Sardiniako elkarteetako ordezkariekin, Simonetta Castia, Anita Molino eta Marco Zapparolirekin. Valentziako eta Euskal Herriko elkarteak, Marian Val eta Ana Urrestarazu, Galeuscako editoreen kolaborazioaz mintzatuko gara. Gainera, Nazioarteko eskubide plataforma eta Europako proiektu berriak ezagutzeko aukera izango dugu.

Turineko 32. Nazioarteko Saloia maiatzaren 9tik 13ra egingo da.