Udaran udal liburutegietan mailegu digitala

Elkarteak eta Eusko Jaurlaritzak akordioa sinatu dute Euskadiko udal liburutegien sarean liburu digitalak mailegatzeko ereduari buruz. Akordioa abian jartzeko, Jaurlaritzak 2014an 25.000 lizentzia inguru eskaini nahi ditu, horietatik 8.750 euskaraz. Uztailetik aurrera egongo da online-garri.

Apirilaren 9an, prentsaurrean, jakitera eman da akordio hori. Jaurlaritzatik, Joxean Muñoz-ek, Gremiotik, Joxe Mari Sors-ek eta Elkartetik Jose Agustin Iturrik sinatu dute akordioa. Hauek dira helburuak:

-Euskal hiritar guztiei irakurtzeko aukera erraztea, berdintasuna oinarri eta non bizi diren kontuan izan gabe.

-Gazteenen artean ere irakurketa sustatzea; izan ere, gazteak iaioak dira euskarri digitalak erabiltzen.

-Irakurleen nahiak eta eskaria asebeteko dituen kalitatezko edukien eskaitza egitea.

-Euskarazko eduki digitalen eskaitza bermatzea.

-Erakundeetatik doako irakurketarako baliabideak ematea, edukien pirateriari begira bestelako aukera izan daitekeena.

-Argitaletxeen sektoreari laguntza ematea, edizio digitalerako bide konplexuan.