Euskal Editoreak Bologna Azokan

Martxoaren 28tik 31ra Euskal Editoreen Elkartea Bolognara doa. Italiako hirian ospatzen den Gazte Liburuaren Nazioarteko Azokan eta Irudigileen Erakusketa garrantzitsuan izango gara. Hall 29 C/11 standean, euskal liburuen erakusmahaia jarriko dugu, eta Euskal Irudigile Profesionalen Elkartearen ordezkaritza bertan izango dugu. Illustrators Cafe Programme 2011

Translators Centre Programme 2001

Martxoaren 28tik 31ra Euskal Editoreen Elkartea Bolognara doa. Italiako hirian ospatzen den Gazte Liburuaren Nazioarteko Azokan eta Irudigileen Erakusketa garrantzitsuan izango gara. Hall 29 C/11 standean, euskal liburuen erakusmahaia jarriko dugu, eta Euskal Irudigile Profesionalen Elkartearen ordezkaritza bertan izango dugu.

Bolognako Gazte Liburuaren Nazioarteko Azoka eta Irudigileen Erakusketa, Bologna (Italia) hirian ospatzen da. Aurtengoa 48. edizioa izango da, beraz nazioarteko azoketan ibilbide luzeenetarikoa dugu hau.

Euskal Editoreen Elkarteak badu esperientzia azoka honetan, 1990urtetik 1996 urtera, 8 urtetan jarraian parte hartu baizuen gure elkarteak Bolognan stand batekin. 2009an berreskuratu du lan hori, 1997an zabaldu zen parentesi baten ondoren (Frankfurteko Azokara bideratu ziren ahalegin guztiak, bitarte horretan), beraz, eta euskal liburugintzak badu, berriz ere, haur eta gazte literaturako ekoizpena eta sortzaileak munduan zabaltzeko modu egokia.

Gauzak horrela, 2011ean Euskal Editoreen Elkarteak martxoaren 28tik 31ra bitartean ospatuko den Bolognako azokan parte hartuko du, Gremio de Editores de Euskadi elkartearekin osaturiko standean. Aurtengo edizioan, eta euskal standaren erakargarritasun profesionala areagotzeko xedez, Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak (APIE-EIEP) parte hartuko du aipatu standean, Euskal Editoreen Elkarteak gonbidatuta.