Euskal Editoreen Elkarteak, Europako hizkuntza gutxituetako eta txikietako literaturak nazioko eta nazioarteko merkatuei arreta gehiago eskaintzeko eta nazioarteko sare iraunkor bat eraikitzeko, LIT-UP proiektuarekin bat egin du.
Proiektuaren bazkideak Associació d’Editors del Pais Valenciá-ren gidaritzapean egingo dugu lan, AFUK (Frisia), Malinc (Eslovenia), Il Leone Verde (Italia), Krokodil (Serbia), Acentoline Comunicación (Granada), Goga (Eslovenia) etaEuskal Editoreen Elkartea (Euskal Herria) dira.
Durangoko Merinaldeko Adizkideen Gerediaga elkarteak antolaturik, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka abenduaren hasieran ospatzen da urtero. Euskal liburuaren azoka garrantzitsuena da.
Liber 2021, Bartzelonarekin ospatu ohi den Nazioarteko Liburu azoka, Madrilera itzuliko da, gaztelaniazko liburugintzaren erakusleiho nagusia izaten jarraitzeko.
Eta hala egin zuen 2020an, Liber Digitalean, %100en digital formatuan, 8 herrialdetako 187 enpresa erakusketa-enpresak eta 50 lurralde ezberdinetako 2102 profesionalek parte hartu ondoren, horien artean, Argentina, Mexiko, Kolonbia eta Estatu batuak nabarmendu ziren.
Madril-eko Ifemako 14garren Pabiloiak hartuko du aurtengo Liber presentziala, edo esperantza horrekin ari da lanean Espainiako Editoreen Elkartea, Madrileko Editoren Elkartearekin batera. Baztertu gabe ere formatu digitalaren abantaila.
39. edizio honetan, Mexikoko Guadalajara hiria izango da gonbidatua.
Erakusleiho garrantzitsua eskaintzen dio, beraz, euskal liburuari gaztelaniazko liburu-industriaren aurrean.
Euskal Editoreen Elkarteak, Gremio de Editores de Euskadi erakundearen laguntzarekin, negozio aukerak eta liburuaren merkatua dinamizatzeko asmoz ere, parte hartuko du azoka honetan. Kudeaketa nagusia Gremioaren esku geratzen bada ere, euskarazko ordezkaritza gure elkarteak eramango du, euskarazko liburuetarako eta hartu emanetarako.
Helburu horiek lortzeko, honako lanak bideratuko ditu elkartearen idazkaritzak, informazio zirkulazioa landuko du editoreekin, sustapen materialen produkzioa prestatuko da, hitzordu eta harreman profesionalak bideratzen lagunduko du eta standean laguntza profesionala eskainiko die editoreei azoka egunetan.