Euskal Editoreen Elkarteak, Europako hizkuntza gutxituetako eta txikietako literaturak nazioko eta nazioarteko merkatuei arreta gehiago eskaintzeko eta nazioarteko sare iraunkor bat eraikitzeko, LIT-UP proiektuarekin bat egin du.
Proiektuaren bazkideak Associació d’Editors del Pais Valenciá-ren gidaritzapean egingo dugu lan, AFUK (Frisia), Malinc (Eslovenia), Il Leone Verde (Italia), Krokodil (Serbia), Acentoline Comunicación (Granada), Goga (Eslovenia) etaEuskal Editoreen Elkartea (Euskal Herria) dira.
Aurkezpena, 2022ko urrian Frankfurt Liburu azokan egin genuen, baina lehen bilera Valentzian egin zen, urriaren amaieran, Plaça del Lilbre-ren ingurugiroan.
Valentziako azokan, tailerrak eta prestakuntza-ikastaroak antolatu ziren parte hartzen duten editoreentzat, editore-elkarteentzat, eta liburuak sustatzen dituzten erakundeentzat eta Europako sare bat sortzeko beharra egiaztatu genuen, berriro ere.
2023 urteari begira, ekintza ugari egingo dugu elkarrekin, Turineko Liburu Saloira joango gara, Leeuwarden Literatur Festibalean parte hartuko dugu, eta Babakamo komiki azokan egongo gara.
LIT-UP proiektuak 2025. urtearen hasierara arte iraungo du. Europa Sortzailea programaren barruan dago eta, beraz, Europar Batasunaren babesa du.