Frankfurteko Azoka, liburuaren sektoreko garrantzitsuena da, bertan taiutzen baita hurrengo argitaraldietarako planen zati handi bat. Frankfurteko Azokak aukera paregabea eskaintzen du, batetik, nazioarteko zirkuituetan indartsu dabiltzan liburu eta egileak euskararen eremura ekartzeko, eta, bestetik, gure egileen obrek beste hizkuntzetarako bidaia egin dezaten. 2012an, urriaren 10etik 14ra bitartean ospatu da, 64. edizioa, Frankfurteko Ausstellungs, Alemaniako argitaratzaileen elkarteak antolaturik eta, Zelanda Berria gonbidatu gisa.
Euskal Editoreen Elkarteak zaindu ditu bereziki promozio materialak, harreman komertzialak errazteko ezinbesteko lanabesa baita.
Haur eta gazte literaturako Eskubide Eskuragarrien Gidak, 35 euskal idazleen, 52 liburu proposatu ditu. Haur eta Gazte katalogoa
Helduen Katalogoak, berriz, 25 idazleen, 27 liburu. Guztiak, bazkideak hautatutakoak dira. Heduen katalogoa